Niri buruz

Zuriñe dut izena eta artista naiz. Bilbon bizi naiz eta nire burua espresatzeko beharra dut.

Ezkerraldea grisean jaio nintzen, desindustrializazio garaian.

Txikitan nire aitona pintatzen ikusten nuen, eta gustatzen zitzaidan,

Nerabezaroan barne pertzepzio asko nituen, nire buruari buruz eta baita ere inguratzen ninduen munduari buruz, eta ez nekien guzti horrekin zer egin. Ez nuen ezer ulertzen. Nire pultsioak ordenatu eta gauzak hobeto ulertzeko aukeratu nuenartea. Eta ez da bide erreza izan. Asko kostatu zait pieza guztiak lotzea. Baina pena merezi izan du, ze prozesu guzti horrek asko eman dit. Gustatuko litzaidake zuretzat ere balioren bat izatea.

Heldutasunera iritsi nintzenena, denbora asko igaro nuen artea zer zen definitzen saiatzen. Ez nuen lortu. Baina bai aukeratu nuen nik egin nahi nuen artea. Bizitza errepresentatuko zuen bat, emozio eta edertasunaren bitartez.

Ahal izan dudan disziplina guztiak ikertu ditut. Ezagutza grina nuelako, eta gauza ezberdinak kontatzeko irrika sortzen zitzaidalako, haietako bakoitzak era ezberdin batean kontatua izateko beharra zeukalarik.

Nire lanak beste mundu posible batzuen ametsa jarraitzen du, beroagoak, koloretsuagoak.

Arteak bizitza hobea egiten duelako. Nirea behintzat hobea egin du bai.