Barrenera bidaia. Kanpora bidaia.
Min indibidual eta kolektiboa azaleratzen eta osatzen.

Pintura pandemikoak

Antsietatea
Antsietatea

Azken seriea

“Pintura pandemikoak” pandemian zehar egindako akuarela multzo bat da, testu batzuekin lagunduta. Pertsonalki bizitakoa iraganean nire familiako kideek izan zitzaketen bizipen posibleekin harramanatzen da.

Proposatutako pinturak nire barruan gertatzen ari zena ulertzeko egin nituen, isolamendu eta/edo murrizketa egoera horretan oso zaila egiten ari baizitzaidan. Beste proeiktu batzuetan emozioen irudikapena paisai eta/edo erretratuekin konbinatu izan badut, oraingoan barne mundua jorratu dut bakarrik.

Azken urteotan, eta nire lan artistikoaren prozezuan, idazketaren eta pinturaren ariketak neure burua eta nire inguruko mundua hobeto ulertzen lagun ziezadakela ikasi dut. Prozezu horren barnean, hainbat bidaia egin dut, hainbat liburu irakurri, hainbat prozesu psikologiko zeharkatu eta, batez ere, nire familiaren historian asko sakondu dut. Guzti horrek nire bizitzaren testuingurua hobeto ulertzen lagundu didala uste dut.

Akuarelak pinturei kolore eta argitasun handia ematen laguntzen dit, emozio negatibo eta beltz horiek hobeto prozesatzen laguntzen. Aldi berean, beste dimentsio sinboliko bat hartzen dute, plazer estetikoa sortuz, eta, baita ere, baretasuna.

Espero dut erakusketa honek maila pertsonalean zein kolektiboan jasandako egoera zailen irakurketa berri bat egiteko aukera ematea.

Hori baita nire proposamenaren helburua. Edertasunaren eta artearen bidez pandemia bezalako fase historiko zail batean bizitako emozioei balio bat ematea. Kontzientzia hartu eta bizitakoa ulertu, aurrera egin ahal izateko modu bakar gisa.

Irakurri elkarrizketa www.berria.eus egunkarian